XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez.

- Egunkarien jabeak gizon aberatsak izaten dira, eta haiek argitaratzen dituzte.

Aberatsak klub berekoak dira denak.

Jakina, konpetentzia badago: konpetentzia gogorra, kupidagabea, banaketan, puri-puriko berrietan, esklusibazko istorioetan.

Jabeen izen on, ohore eta posizioari kalte egiten ez dion bitartean.

Kalte egiten badie, kortina ixten dute.

Kortina bota dute Lennox kasuan, adiskide.

Lennox kasuak, kontuz moldatuta, sekulako egunkari pila salduko zuen.

Denetik du.

Epaiketak herrialde guztitik kazetari ospetsuak erakarriko zituen.

Baina ez da epaiketarik izango.

Lennoxek kasua martxan jarri baino lehenago, agur esan duelako.

Esan dudan bezala, oso mesedegarria... Harlan Potter eta bere familiarentzat.

Zuzen jarri nintzen eta begirada gogor bat bota nion.

- Kontu hau guztia moldaketa hutsa dela diozu?

Ahoa irri minduz okertu zuen.

- Litekeena da Lennoxek bere buruaz beste egiteko laguntzaren bat izatea.

Atxilotzean gogor egitea.

Mexikoko txakurrek gatilo-hatz arinak dituzte oso.

Apustutxo bat egin nahi baduzu, abantaila polita emango dizut inork ez dituela bala-zuloak kontatzen.

- Oker zaudela uste dut -esan nion.

Terry Lennox nahiko ondo ezagutzen nuen.

Aspaldi bere burua likidatutzat eman zuen.

Atzera bizirik ekarri balute, nahi zutena egiten utziko zien.

Giza hilketa demanda batean aurrera aterako zen.

Lonnie Morganek buruari eragin zion.

Banekien zer esango zuen, eta esan egin zuen.

- Ez zuen aukerarik batere.